lunes, 1 de diciembre de 2014

Jóvenes y participación política: Un artículo de Aitana Aguirre







Como bien conocen los seguidores de este Blog, desde NSF llevamos 4 cursos trabajando el proyecto Lanaldi. Un programa orientado a alumnado de Bachillerato para que puedan pasar una jornada laboral con un profesional del área de estudios de su interés. Hoy ha venido a nuestra oficina Aitana Agirre, cuyo interés en los estudios de Ciencias Políticas le ha llevado a pasar el día con nuestra compañera Laura Simón.


Laura Simón de NSF y Aitana Agirre de Lizeo Axular


Entre las tareas de Aitana para hoy se encuentra la del artículo que a continuación publicamos sobre jóvenes y participación política: que lo disfrutéis!


"Gaur egungo gazteriak politikareriko duen erlazioa arrunt txarra da. Gazte gehienek ez du interesik gai honekiko, ez du hauteskunde eta politikan bertan parte hartzen, eta nire ustez larriena dena, alderdi politikoek ez dituztela hiritarren eta gazteen ideia eta nahiak irudikatzen uste dute. Politikak ez du fama ona gazteen artean, baina zergatik?


Politikarien irudia oso desegokia da, bai gazteen artean, bai helduagoen artean. Aurten CIS-ek eginiko inkestaren arabera espainiako politikari guztiek daramate gutxiegi bat balorazioan. Nota altuena Uxue Barkosek du, 4’12 batekin (GeroaBai), eta baxuena berriz José Ignacio Wertek, 1’47 bat (PP). Irudi hau, egon diren ustelkeria eta lapurreta kasuek eragin dute gazte gehienen aburuz, eta dagoen gardentasun ezak iritzi hori gehiago irmotzen du. Honen adibide da gazteen %75ak interes gutxi edo bat ere ez duela adieraztea inkestariei .

Alderdien erakargarritasuna oso baxua da gazteen artean, eta honen erakusgarri da espainiako gaztediaren %7’5a bakarrik dagoela alderdiren batean afiliatua, INJUVE ikerketa erakundearen azkeneko ikerketak dioenez. Euskadin afiliazioen egoera hobea da, hemen afiliatzen baita gazte kopuru gehien (%4,5), eta Catalunyan gutxien (%0’98). Fenomeno honen arrazoietako bat alderdien urruntasuna herriarekiko da, eta egiten dituzten agintzak ez betetzea. Gazteriak ez du politikarietan sinisten eta ez du uste aldaketarik egiteko gauza izango direnik hauek. Belaunaldi txandakatze bat egon behar da, jende gazteak konfidantza berreskuratzea nahi bada behintzat, edo agintarien jarrera eta ibilbide aldaketa sakon bat gauzatu bestela. Gaur egungo politika freskura beharrean dago.

Informazio falta da nagusi gaurko egunean gazte-jendearen artean, askok ez baitakite zeintzuk diren alderdiek defendatzen dituzten ideiak eta filosofia, ez eta lortu nahi dituzten helburuak, eta honek sarritan abstentzio maila altuak dakarzki berarekin. Alderdiek beraiei buruzko informazio gehiago eman beharko lukete eta gazteei beren gaztedietan sartzeko aukeraren berri eman. Honela, nonbaiten sartzeko apeta dutenek errazago izango lukete, eta gazte gehiagok hartuko lukete parte politikan. Aitzitik, hori egin ezean ezingo da oraingo egoera aldatu. Gaur egungo abstentzio mailak kezkagarriak izateraino iritsi dira; espainian esate baterako, hogeita hamar urtetik beherako %52ak ez du bozka ematen. 2008an aldiz, bestelakoa zen errealitate hau, %36koa baitzen gazteen abstentzioa. Hauteskunde europearretan, EAEn, %55’5ak ez zuen botorik eman, Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera.

 Gaur egun bizi dugun errealitatea aldatu nahi da, hori argi dute gaur egungo gazteek, hau da, gizarte aurreratuago bat nahi dutela eta klase politikoa aldatzeko grina dutela. Baina, nola gauzatu horrelako nahi bat politikan parte hartu gabe? Nola txandatu egungo politikariak, horiek ordezkatzeko berriak sartzen ez badira? Politika egiteko modu berriak nahi badira, ez da nahikoa kexatzea eta ezer ez egitea. Arrangurak bai, baina ekintzak behar-beharrezkoak dira. Gazteek politikan duten interes maila baxu hori aldatzea denon esku dago, bai politikarien, bai gazteriaren esku. Lehenengoek, beraien irudia hobetu behar dute, euren hitza betez eta zintzo jokatuz esate baterako, eta herriaren ahotsa entzunez. Bigarrenek, aldiz, nahi duten aldaketa hori gauzatzeko bidea urratu behar dute, eta horretarako ezinbestekoa da politikan interes gehiago azaltzea, hori baita aldatu nahi dutena. Ideia berritzaileak behar dira, gaztediaren nahiak asetuko dituztenak, nahi duten mundu hori osatzeko balio dutenak.

Laburbilduz, gaur egungo gaztediaren eta klase politikoaren arteko hurbilketa nahitaezkoa dela deritzot, bizi dugun egoera aldatu nahi bada behintzat. Gazteak politikan sartzen ez badira ez da ezer aldatuko, eta gertatzen ari diren eta hainbeste gorroto diren ekintzak jazotzen jarraituko da. Ondorioa argia da, gazteek dute gizartea aldatzeko ahalmena, eta politika ezinbestekoa da horretarako".



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada